XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LENIZ'KO IBARRA

Idaztitxu onen bitartez zerbait esan gura neuke ARAN oneri buruz, bai leenagoko ta bai oraingo gorabarak gogoratuz, argituz, Konterriko enda onen zear.

Lenengo idaztia izango da, leenagoko egoereari buruz eta bigarrena oraingo era ona pizka bat azalduz.

Une onetan, jakin-gura daukunentzat oso pozgarria da, txoko gitxi egongo dira, nai eta gauza guztiak errez-errez ez egon, bertako bizilagunak alai eta pozik ikusten diranak, lana dagolako eta aurrerapenak ikusten diralako.

NUN DAGON ARAN AU

Konterri au Gipuzkoako Errialdean dago Bere mugarriak oneik dira: Sortaldetik Oñate, Sartaldetik Aramaio, Iparraldetik Udalaitz eta Elorrio, azkenez Egoaldetik Kurutzebarri eta Arlaban mendiak.

Konterri onen luzeera.

Gatzaindik S. Prudentzioraño 25 kilometro inguru da eta zabaleran 10 km. inguru.

Danera 250 Km. lautu.

Toki onetan 55.000 bizilagun bizi dira orain gitxi-gorabera.

Leengo denboratatik onuntz, ala-ta-be 1946'tik onantz gorakara aundia egin dau inguru onek bizilagunetan.

Mondragon edo Arrasate 10.000'tik 35.000 ingurura eldu da; Aretxabaleta 2.500'etik 10.000'ra, eta Eskoriatza bitik zortzira.

Ugaritasun ori etorri da, lana ugari egon dalako, ola edo egintza asko gaitu diralako.

ZAIÑA DEBA

Erreka au Leniz Ibar guztian zear doa, Gatzagaiñetik Debaraño.

Arlabanen Sortzen da, Gatzain-gain-gainean.

JAKIN-GAI bat dauka erreka onek jaioeran.

Benta-Berriko ostatua dago Arlaban gaiñean eta etxe onetako tellatu batek bialtzen dauz bere urak Kantauriko itsasora, DEBA errekaren bitartez, eta beste tellatuak, Zadorra'ren eta EBRO'ren bitartez Mediterraneraño.

DEBA ibaiaren luzeera 60 Km. inguru da, eta leenago 82 Argi-errota, Urtegi eta Argi emoteko etxeak eukazan.

Alan diñoe zenbaketazko zerrendak.

Argitasun edo zeaztasun onek esan nai dau, erreka au ondo onuratu zala leenago eta orain be bai.

Aldaketa asko izan diralako, orain Errota eta Argietetxeak ezeztatu edo ondatu dira.

Leenago UR garbi-garbiak Debaraño joaten ziran, baina orain lenengo errietatik asita, oso zikiñak doaz.

ASIERAKO EDESTIA

Ez da errez gure leenagoko EDESTIA zuzentzea.

Gure ARBASOAK edo asabak ez ziran idazaleak.

Euren bizimodua zelakoa zan ez dabe itzi idatzita.

Gizon ospetsu batzuk kendu ezkero.

Lekaideak, eta abadeak baino ez ziran arduratzen IDAZTE-kontuaz.

Españeko edestia ikusi ezkero, ikusten da, Euskaldunok Laterri onen gertaldi andi eta geienetan egon garala, eta ez atzenengoak, baizik aurrenengoak baiño.

Eta onelan gauzak izanda, ez dauzkue itzi, ezertxo era idatzita.

Emengo gudetan, Rekonkistan, au amaitu eta gero Ameriketan, eta ludiari bira emoten be bai eta geroago Paises Bajos eta abar.

Audia da ain zantzu edo aztarna gitxi itzitea.

Beratzigarren mendean zeortxu diñoe edo agertzen da baiña, esateko ezer ez.

LENIZ konterri au ez da izan beti Gipuzkoako Errialdekoa.

Aldietan egon zan Arabagaz batuta, 180 urteetan; baita Bizkaieraz be eta askenez, Enrike laugarrenak,1497'an, ipiñi eban Gipuzkoako Errialdeaz batuta.

ETXEBERRITAR ISIDOR.